Eusko Eguna: ezagutu itzazu baserritarren eta artisauen merkatuko baita elkarteen herrixkako erakusleak!

Hilabete bat baino gutiago eskas da Eusko Eguna berriz ospatzeko Ezpeletan. Apirilaren 12an, larunbatarekin, hitzordua emaiten dizuegu merkatu estalian, euskoz erosten ahalko dituzuen tokiko eta etxeko mozkinak aurkitzeko!

10:00ak eta 19:00ak artean, ezagutu laborarien eta artisauen merkatua baita elkarteen herrixkako erakusleak:

Laborari eta artisauen merkatua: 

  • Agence Kanpo : Euskal Herriko naturan ibilaldiak antolakuntza, banakako jendearentzat eta enpresa mintegientzat. Turismo iraunkor eta ekologikoarekin engaiatua den agentzia.
  • AN’Vi de Confiseries : Etxeko gozotegia.
  • Atelier Arano : Larrugintza fabrikazioa : zakuak, diru zorroak, gerrikoak eta beste sorkuntzak. Mota guzitako konponketak.
  • Belazkabieta : Ezpeleta sormarkako biperra, Itsasuko gerezien erreximenta, bildoskiak – sagar jusa – asto bizkarrean ibilaldiak.
  • Biperduna : Sasoiko barazki eta Ezpeletako biper ekoizpen biologikoa, airepean eta permakulturan.
  • Blandine Dubos : Diseinu egilea, plexiglasezko bitxien sortzailea, barne arkitektoa eta dekorazio aholkularia.
  • Brasserie Zirtzil : Bio garagardoen ekoizpena.
  • Déco couture and co : Profesional eta partikularrendako barneko dekorazioa : erridauak, muebleendako tapizeria, josteko makinak, kurtso eta tailerrak. Josteko makina kontrolatze eta konponketa.
  • Erroak Éditions : Komiki fantastikoak, frantsesez eta euskaraz.
  • Etxetik : Erabiltzen ez dituzten partikularren etxeko fruituak biltzea eta erreximenta, jelada, fruitu pasta eta jusen fabrikatzea eta saltzea.
  • Ferme Goxagorri : Fruitu ekoizle eta transformatzailea: marmeladak, ziropak, konpotak eta jusak.
  • Ferme Oyhenartia : Sendabelar aromatikoak eta jangarria.
  • Idoia Apiculture : Erlezain profesionala: eztia, polena, propolis, erlekumea, erregina biologikoa, “Nature & Progrès” labela.
  • Le Béret Français : Txapelen fabrikatzailea duela hamar urte, %100 frantses artilea, tailerren bisita, ondare biziaren enpresa.
  • Les Jardins Oreka : Idoki labela, baratzezaintza.
  • Lorez Lore : Ezti ekoizlea eta erlategiko produktuak.
  • Lur Kosmetiko Naturalak : Kosmetikoen fabrikazio eta salmenta.
  • Lur Saskia : Saskigintza.
  • Maison de la châtaigne basque : Euskal gaztaina ekoizpena eta eraldatzea (erreferentziazko 18 produktu).
  • Meubles Iñaki : Altzari eta eskailera sorkuntzak neurrira.
  • Moondura kit van camper : Autoak eta furgonetak ekipatzea.
  • Oihan Ezpi : Inguraketa, zizelkaria, zurezko objektuen fabrikazioa, apainketa.
  • Pikoka – Tapas et Légumes : Barazki biologikoen pickels-en eta humusen transformazioa eta salmenta.
  • Pittika : Ahuntz gasnaren fabrikazio eta salmenta (gasna, gasna freskoa, gasna pikorrak), pittikak sasoian.
  • Sasiko Garagarnoa : Eskuz egindako garagarnoa.
  • Talde Lana : Sorkuntza grafiko tailerra eta ilustrazioak.

Elkarteen herrixka: 

Hitzordua apirilaren 12an, larunbatarekin, 10:00etatik 19:00etara tokiko produktu eta eragile guzti horien ezagutzeko (zerrenda ez da osoa)!

Scroll to Top